![]()
![]()
Maiz egiten diren galderak
Zer da Internet?
Internet, lengoaia bera erabiliz komunikatzen diren ordenadoreen sare globala da. Web gune honekin konektatzen zarenean, Internet-ekin konektatuta zaude. Nazioarteko telefono-sistemaren antzekoa da -- inork ere ez du kontrolatzen bere osotasunean, baina konektatuta dagoen eran, sare handi baten moduan funtzionatzen du. Hogeita hamar milioi lagun inguruk dute posta elektronikoko sarbidea Internet-en. Eta zu ere tartean zaude.Zer da World Wide Web?
World Wide Web, Internet-en erabilgarri dagoen informazio eta multimedia eduki guztia adierazteko erabiltzen den terminoa da. Informazio hori atzitzeko, web arakatzailea izeneko aplikazio bat erabiltzen da. Microsoft Internet Explorer, web arakatzeko aplikazio bat da. Explorer-ek aukera ematen dizu Internet-eko informazioa bilatu, aurkitu, ikusi eta behera kargatzeko. "Hipertestua"ri esker, erraz nabiga daiteke web-en. "HTML" (hypertext markup language) izeneko fitxategi-formatu baten bidez, "hipertestuak" aukera ematen dizu "hiperesteka" edo saltoa egiteko web orrialde batetik beste batzuetara (orrialde horiek edozein gairi buruzko irudiak, bideoak, soinua eta 3Dko mundua eduki ditzakete). Orrialdeak eta fitxategiak edonon egon daitezke kokatuta Internet-en. "Hiperestekak" World Wide Web osatzen duten konexio-lokarriak dira. Web-ekin konektatzen zarenean, munduko edozein lekutako informazioa atzi dezakezu maila berean, ez dago "distantzia luzeko dei"rik edo bestelako murriztapenik.Oraintxe sartu naiz lehen aldiz Internet-en. Zer egin dezaket orain?
Lehenengoa, web esploratzea izaten da. Zoaz bilaketa-orrialde batera eta bila ezazu interesatzen zaizun gairen bat. Edozer izan daiteke, gai orokor bat, futbola esate baterako, produktu edo enpresa bat, edo argitalpen edo pertsona baten izena. Agian, etxeko arazoren bat konpontzeko bilaketa edo laguntza-eskea egingo duzu. Zuk galdetutakoaren parekorik badago, zuzenean joan zaitezke informaziora hiperestekaren bidez. Erantzunik topatzen ez badu, berriz, aldatu galdera egiteko modua eta saiatu berriro. Beste aukera bat zuzenean URL jakin batera joatea da, helbidea nonbait irakurri edo telebistan ikusi baduzu, adibidez.Zer da URLa?
URL "Uniform Resource Locator"en laburtzapena da. Web-eko informazioa trinkotasunez eta anbiguotasunik gabe helbideratzeko modua da, informazioa zehazki non dagoen deskribatzen du. Aldameneko ateko lagunaren URLa, edo Australiako lagunarena eman dezakezu, eta beraiek ere informazio bera ikusiko dute URL berera joaten direnean. Postako helbidea edo telefono-zenbakia bezala da. URL batzuek hipermedia deskribatzen dute (http://), beste batzuek FTP eta Gopher baliabideak (gopher:// eta ftp://), edo berri-taldeak (news://), eta abar.Zer esan nahi du "URL hau ez da ezaguna" mezuak?
URLa ez da osorik egongo edo oker idatzita egongo da, edo URL horri dagokion orrialdea edo informazioa lekuz aldatu edo ezabatu egingo zuten. URLa idazten duzunean, ziurtatu ez duzula akatsik egiten.Zer dira hipertestua eta hipermedia?
"Hipertestua" eta "hipermedia" esteka kapsulatuak dituzten testu edo grafikoak dira. Hipertestuko eta hipermediako estekak (hau da, hiperestekak) aktibatzeko, Web orrialdean azpimarratutako hitz batean edo nabarmendutako grafiko batean klik egin behar da. Hiperesteka batean klik egiteak beste dokumentu batera eramango zaitu. Beste dokumentu hori, informazio-orrialdea, web gunea, bideoa, irudia edo soinua izan daiteke.Zertan bereizten dira Web eta Gopher eta WAIS?
Esan daiteke, Gopher web-en hasiera izan zela, informazioa antolatzen zuen testu soileko dokumentutan eta menutan, baina ez zuen World Wide Web benetan lehertarazi duten hipertesturako eta linea barneko grafikoetarako ahalmenik. WAIS ere web-en hasiera modu bat izan zen, eta erakunde handiek erabiltzen zuten datu-multzo handiak arakatu eta indexatzeko. Biak erabiltzen dira oraindik, eta dezente gainera, eta bietan sar daiteke arazorik gabe Microsoft Internet Explorer-etik.Birusik sar dakidake ordenadorean Web orrialdeak ikusteagatik?
Ez, ordenadoreak ez du birusik harrapatuko web orrialde batean klik egite hutsagatik, orrialdeak grafikoak, bideoa, soinua edo 3Dko fitxategiak eduki arren. Hala ere, programa edo aplikazio berri bat behera kargatu eta exekutatzen baduzu, edozein programa berri exekutatzen duzunean duzun arrisku bera izango duzu, beraz, kontu handiz neurtu beharko duzu programa eskaintzen duen gunea fidagarria den ala ez. Arakatzaileak berak ez dizu "automatikoki" birusik sartuko ordenadorean.Nola erreproduzitzen dira Internet-etik hartutako soinu-fitxategiak?
Soinua jotzeko behar diren softwarea eta hardwarea eduki beharko dituzu ordenadorean. Baldin badauzkazu, Internet-etik soinu-fitxategiak hartu eta diskoan gorde ditzakezu, gero entzun edo aldaketak egiteko, edo web arakatzailetik zuzenean entzun ditzakezu.Zer dira berri-taldeak?
Usenet berri-taldeak eztabaida-talde elektronikoak dira, mundu guztiko jendearekin informazioa eta iritziak trukatzeko aukera ematen dutenak. Berri-talde bakoitzean gai jakin buruzko hainbat artikulu aurkituko dituzu, eta hainbat eztabaidagai desberdin. Usenet berri-taldeek aukera ematen dizute irakurritako artikuluei erantzuteko eta baita zeure artikuluak argitaratzeko ("bidaltzeko") ere, besteek irakurri ahal izan ditzaten. Berri-taldeak tituluaren arabera antolatu eta taldekatzen dira, izen konposatuak erabiliz, hala nola, rec.sport.basketball.college. Izen honetan, 'rec' aurrizkiak aisia adierazten du ("recreation"), 'sport' aisiaren azpitalde bat da, eta abar.Zer egin behar da norbaiten posta elektronikoko helbidea aurkitzeko?
Berari galdetu! Edo bestela, berak mezu bat bidaltzen dizunean, begiratu "Nork:" eremuan, bertan ikusiko duzu helbidea. Web orrialdeetan ere eman ohi dira posta elektronikoko helbideak. Microsoft Internet Explorer-eko "Web-eko jendea" izeneko direktorioa ere erabil dezakezu.Problemarik eman diezadake posta elektronikoak?
Bai. Esate baterako: Xaxatzea, zirikatzea; Mezu-masa handiak eta zabor-mezuak; Kateko mezuak; Iruzurra eta desitxuratzea; "Ziria sartzea", beste baten izena erabiliz mezuak egitea.
© 1996 Microsoft Corporation