![]()
A | B | C |D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z
![]()
Internet Erreferentzia
Internet-eko terminoen glosarioa
A
- Ahalmena
- Kanal, zirkuitu edo ekipamendu-pieza batean erabil daitekeen transmisio-abiadurarik handiena. Ahalmena abiadura gordin gisa edo sarearen errendimendu gisa adieraz daiteke.
- Arakatzailea
- Informazioa sarean bilatu, ikusi edo kudeatzeko interfaze grafiko interaktiboa eskaintzen dizun aplikazio-softwarea.
- Arrastatu eta jaregin
- GUI (Graphic User Interface) kontzeptu bat, pantailako objektu bat hautatu eta pantailako beste objektu (ikono) batera sarrera gisa pasatzeko aukera ematen duena.
- Atebidea
- Protokolo-bihurgailua. Bestela bateragarriak izango ez liratekeen sareak konektatzen dituen aplikazio berezia. Datu-kodeak eta transmisio-protokoloak bihurtzen ditu, elkarreraginkortasuna gaitzeko.
B
- Banda erdizabala (Wideband)
- Ahalmen ertaineko komunikazioen zirkuitua/bidea. Normalean, 64Kbps eta 1,544Mbps bitarteko abiadurakoa izaten da.
- Banda zabala (Broadband)
- Ahalmen handiko komunikazioen zirkuitua/bidea. Normalean, 1,544Mbps baino gehiagoko abiadura izaten da.
- Banda-zabalera
- Zirkuitu edo kanal batek duen komunikazio-ahalmenaren edo datu-transmisioko abiaduraren neurria.
- Baud (termino zaharra, 'bps - bit segundoko'k ordeztua)
- Zirkuitu batean segundoko transmiti daitezkeen seinale-elementuen kopurua.
- BBS (Bulletin Board System)
- Erabiltzaileek mezuak ezartzeko ohar-taula elektronikoa. BBS askotan, aurretik kide egin behar da.
- Behera kargatu
- Ordenadore batetik honekin konektatutako gailu batera programak edo datuak transferitzea, normalean zerbitzari batetik ordenadore pertsonal batera.
- Berriketa
- "Berriketa", denbora errealeko konferentziak izendatzeko hitza. Berriketen adibide dira IRC, "WebChat", prodigy eta aol berriketa-gelak.
- Bit
- Transmiti daitekeen informazio-kantitaterik txikiena. Bit-konbinazio batek alfabetoko karaktere bat edo zifra bat adieraz dezake, edo funtzioak egikaritzea (seinalatzea, konmutatzea, edo bestelakoak).
- Bizkarrezurra
- Konmutadoreen artean eraikitako banda zabaleko konexioen sarea.
- BOT
- IRC kanalean elkarrizketa entzun eta erantzuten duten programak izendatzeko ingelesezko forma kolokiala.
- Botila-lepoa
- Sistemako ahalmen bat gutxitzea, karga handia dagoenean trafikoa murriztu dezakeena.
- BPS
- Bit segundoko. Modemen abiadura-neurria.
C
- CATV
- Cable Television - Community Antenna Television. Komunitateko telebisio-sistema, kable bidezkoa eta antena arruntekin konektatua. 1994ko legislazio federalak baimena ematen die CATV hornitzaileei telefono-zerbitzuan (Informazioaren superautobidean) lehiatzeko.
- Cern
- Partikulen fisikaren Europako laboratorioa, lehen World Wide Web konferentziaren gunea eta WWW teknologiaren sorlekutzat hartua. WWW teknologia eta estandar-ezartzea World Wide Web Organization-era aldatu da (W3O, w3.org gunean). http://www.cern.ch/
- CGI
- Common Gateway Interface, web zerbitzarien barne-mailan erabiltzen diren script edo aplikazioak eraikitzen dituzten programatzaileentzako interfazea da. Script hauek testua edo bestelako datu-motak bat-batean sor ditzakete, erabiltzaileak egindako sarrera bati erantzunez edo datu-base batetik informazioa ateratzean.
D
- Datu-basea
- Erabiltzaile anitzeko informazio-bilduma. Gehienetan, bildumako datuen ausazko atzipena eta abstrakzio-maila edo "ikuspegi" desberdinak onartzen ditu.
- Denbora erreala
- Datu eta transakzioen transmisio eta prozesatze bizkorra (haiek gertatu ahala egina). Horren kontrakoa izango litzateke datuak biltegiratu eta berriro batch gisa transmititu edo prozesatzea.
- Digitala
- Soinu, bideo, ordenadore-datu edo bestelako informazioaren seinale bitarrak (zero edo bat) kodetu, prozesatu edo eramateko tentsio, frekuentzia, anplitude, kokaleku, etab.ean bariazio diskretuak erabiltzen dituen gailu edo metodoa.
E
- Erakuslea
- Datuetan kapsulatutako helbidea (URLa), datuek beste erregistro edo fitxategi batean duten kokalekua adierazten duena. Hiperesteka da erakusleen adibide bat.
- Esteka
- Ikus Hiperesteka.
- Etxea
- Gune baten hasierako orrialdea, identitatea eta indize-informazioa dituena.
F
- FAQ
- Maiz egiten diren galderak (Frequently Asked Question).
- Finger
- Sareko ostalariaren erabiltzaileei buruzko informazioa aurkitzeko aukera ematen duen protokoloa. Sare batzuek ez dute onartzen kanpoko sistema batetik finger erabiltzea, eta beste batzuek ez dute inoiz ere onartzen.
- Fitxategi-zerbitzaria
- Urruneko erabiltzaileei (bezeroei) fitxategiak atzitzeko aukera ematen dien ordenadorea.
- FTP (File Transfer Protocol)
- Sistema desberdin askoren artean fitxategiak transferitzeko erabiltzen den protokoloa.
G
- Gerra bizia
- Lineako eztabaida bero eta emozionala, edukazio handirik gabekoa.
- GIF
- Graphics Interchange Format. WWWeko irudi-fitxategientzako formatu estandar bat da. GIF fitxategi-formatua oso erabilia da, fitxategiak txikiago egiten dituen konpresio-metodo bat erabiltzen duelako.
- Gopher
- Internet-eko datu-base publikoak arakatu eta bilatzeko programak.
- GUI
- Erabiltzailearen interfaze grafikoa (Graphical User Interface).
- Gunea
- Zerbitzari baten Internet-eko helbide-kokalekua.
H
- Helbidea
- Fitxategi batek biltegian duen kokalekuari, gailu batek sisteman edo sarean duen kokalekuari edo edozein datu-iturburuk sarean duen kokalekuari esleitzen zaion kode bakarra.
- Hiperesteka
- Bi informazioren arteko konexioa.
- Hipermedia
- Informazioa, esteka bidez konektatuta dauden unitate diskretu edo nodotan aurkezteko metodoa. Informazioa modu desberdinetan aurkez daiteke: testua, grafikoak, audioa, bideoa, animazioa, irudia edo dokumentazio exekutagarria.
- Hipertestua
- Linean nabigatzeko funtzionaltasun interaktibo mota. Hitz edo esaldietan kapsulatutako estekek (URLek) erabiltzaileari aukera ematen diote testua hautatu (adibidez, sagu-klikaz) eta berehala informazioa eta multimedia-materiala bistaratzeko.
- HTML (Hyper Text Markup Language)
- Web orrialdeak formateatzeko eta web informazioa banatzeko erabiltzen den lengoaia "etiketaduna".
- HTTP (hypertext transfer protocol)
- Dokumentuak ordenadore ostalaritik edo zerbitzaritik arakatzaile edo erabiltzaile indibidualetara transferitzeko erabiltzen den metodoa.
I
- Informazioaren superautobidea
- Ahoz aho sortutako hitza. Clinton/Gore administrazioak komunikazio-zerbitzuak erregulatzeko sortutako egitasmoa izendatzen du, Internet, CATV, telefono, negozio, aisialdi, informazio-emaile, hezkuntza, etab.en alderdi guztiak integratzeko aukera ematen duena.
- IP (Internet Protocol)
- Sistema batetik bestera pasatako informazio-unitatea definitzen duen Internet protokoloa, paketeak bidaltzeko oinarrizko zerbitzu bat eskaintzen duena.
- IP helbidea
- Internet protokoloko helbidea, ostalari bati esleitutako 32 biteko helbidea. IP helbideak ostalari-osagai bat eta sare-osagai bat dauzka.
- ISDN (Integrated Services Digital Network)
- Normalean beharko liratekeen baino kanal gutxiagotatik aldi berean ahotsa, datuak eta bideoa abiadura handian transmititzeko estandar-multzoa, bandaz kanpoko seinaleak erabiltzen dituena.
J
- JPEG
- Joint Photographic Experts Group. Irudi fotografikoak konprimitzeko oso erabilia den metodoa. Web arakatzaile askok, ikusteko fitxategi-formatu estandar gisa onartzen dituzte JPEG irudiak.
K
- Kanala
- Sare bateko bi kokalekuren arteko telekomunikazio-bidea (pipe), ahalmen (abiadura) jakin batekoa.
- Komunikazio-lotura
- Bi azken erabiltzaile konektatzen dituen hardware eta softwareaz eratutako sistema.
- Konexioa
- Puntutik puntura eratutako komunikazio-bide dedikatu edo konmutatua.
- Konpresioa / Deskonpresioa
- Seinaleak kodetzeko/deskodetzeko metodo bat, tresna edo bitartekoek normalean onar dezaketen informazioa baino gehiago transmititzeko (edo biltegiratzeko) aukera ematen duena.
L
- Linea dedikatua
- Telekomunikazioko uhin eramaile batek akuratutako linea pribatua.
- List-Serv
- "ListServ" doako software-programa da, posta elektronikoko posta-zerrendak automatikoki mantendu eta bidaltzeko. Gai desberdin askotako posta-zerrendak daude. Zerrenda batzuk "irekiak" dira (zerrendako edonork bidal diezaioke mezu bat zerrenda osoari, konferentzietan bezala), eta beste batzuk "itxiak" dira (pertsona jakin batzuek bakarrik bidal dezakete informazioa bertara).
M
- Media
- Informazioa biltegiratu eta banatzeko formatua (hala nola, bideo-zinta, disketea, disko optikoa, kopia inprimatua, etab.) Gizakiak komunikatzeko erabiltzen dituen bitartekoen multzoa.
- Modema (MODulator-DEModulator)
- Azken erabiltzailearen ordenadore-interfazea, datu digitalak transmisio-bide analogikoetatik (adibidez, telefono-linearen bidez) transmititzeko aukera eskaintzen duena.
- MPEG
- Moving Pictures Expert Group. MPEG, mugimendu osoko bideoak konprimitzeko metodo estandarra.
- Multimedia
- Audioa, bideoa eta datuak integratzen dituen ordenadore-sistema.
N
- NCSA
- National Center for Supercomputing Applications. Hezkuntza-erakunde bat da. Bertan sortu zuten Mosaic web arakatzailea. http://www.ncsa.uiuc.edu/
O
- Orrialdea
- Web-eko hipermedia-dokumentua.
P
- PKZIP
- PKZIP, PCentzako konpresio-utilitatea, shareware moduan banatua. Fitxategi hauek deskonprimitzeko PKUNZIP izeneko programa erabiltzen da.
- "POP" (point of presence)
- Internet zerbitzu-hornitzailearen dial-up konexioa da, modema erabiltzen dutenentzat. Bereziki, konexio lokalak adierazteko erabiltzen da, modem-erabiltzaileek distantzia luzeko deiak egin beharrik izan ez dezaten. Adibidez, Baionako Internet zerbitzu-hornitzaile partikular batek "POP"ak izan ditzake Bilbo edo New York-en.
- PPP (Point to Point Protocol)
- TCP/IP protokoloa erabiltzen duen Internet-eko dial-up konexioa, SLIP baino zertxobait bizkorragoa.
Q
- Ez dago ezer
R
- Robota
- WWW testuinguruan, bilaketa-tresna batean indexatzeko edo web guneetan erroreak aurkitzeko (edo antzeko zerbaitetarako), web osoa informazio bila zeharkatzen duten programak dira "robot"ak.
S
- Sarea
- Lotura dedikatu edo konmutatuen bidez elkarrekin konektatuta dauden elementuen sistema. Urruneko edo hurbileko komunikazioa (ahotsa, bideoa, datuak, etab.) eskaintzen du eta erabiltzaileen artean informazioa trukatzea errazten du.
- Sartzeko pribilegioak
- Karpetetan sartu eta aldaketak egiteko pribilegioa.
- Segurtasuna
- Baliabideak baimenik gabe erabiltzea eragozten duten kontrol-mekanismoak.
- Seinalea
- Gertaerei zuzendutako egoera-aldaketa (hala nola, tonua, balio bitarra, alarma, mezua, etab.).
- SGML
- Standard Generalized Markup Language, etiketetan oinarritutako bestelako dokumentu-lengoaia estrukturalak deskribatzeko lengoaia da. Adibidez, SGML erabiliz definitzen da HTML.
- SLIP (Serial Line Internet Protocol)
- TCP/IP protokoloa erabiltzen duen Internet-eko dial-up konexioa.
- SSL
- Secure Socket Layer, jendeak sarean transakzio seguruak egin ditzan Netscape-k eskaintzen duen protokoloa.
T
- TCP/IP
- Transmission Control Protocol/Internet Protocol, sareko komunikazioen protokolo estandarra, Internet-en ordenadore-sistemak konektatzeko erabiltzen dena.
- Telnet
- Telnet, beste ordenadore batean sartu eta lan egiteko bidea eskaintzen duen sare-programa. Beste ordenadore batean sartuz, erabiltzaileek beren ordenadoreetan ez dituzten Internet zerbitzuak erabil ditzakete.
U
- Uhin eramaile arrunta
- Publikoari (edo honen segmentu bati) zerbitzua emateko, edonorentzat eskaintzen den uhin eramailea (hau da, bezeroaren identitateari begiratu gabe eta diskriminazio berezirik egin gabe).
- Uhin eramailea
- Sare-konmutazioko ekipamenduak duen telekomunikazio-hornitzailea,.
- UNZIP
- Fitxategi bati "unzip" egiteak fitxategia deskonprimitzea esan nahi du, konpresio-utilitate bat erabiliz txikiagotu den fitxategi bat zabaltzea.
- URL (Uniform Resource Locator)
- Gune-helbidearen formatu bat da, guneko fitxategiak biltegiratuta dauden zerbitzariaren izena, fitxategiaren direktorio-bidea eta fitxategi-izena adierazten dituena.
- Usenet (USEr NETwork)
- Internet berri-taldeak. "Taldekako posta elektronikoaren" forma zaharrenetako bat, gaur egun 10.000 berri-talde inguru dituena.
V
- VRML - Virtual Reality Modeling Language
- Web orrialdeak formateatzeko "etiketa" lengoaia, 3D grafikoak eta espazio-nabigazio interaktiboa onartzen dituena.
W
- WAIS (Wide Area Information Server)
- Internet-en informazio-multzo handiak oso bizkor bilatzeko sistema indartsua.
- WAV
- ".wav" audio-fitxategien mota batzuetan erabiltzen den luzapena da.
- Webmaisua (Webmaster)
- Web gune-zerbitzari baten sistemako operadorea.
- WINZIP
- Winzip konpresio-utilitate bat da, Windows 95, 3.1, eta NTren erabiltzaileei fitxategiak txikiagotzeko aukera ematen diena, Internet-en bizkorrago transferi ditzaten. PKZIP edo TAR formatuen bidez konprimitutako fitxategiak ere deskonprimitzen ditu utilitate honek. http://www.winzip.com/winzip/
- WWW (World Wide Web)
- Mundu osoko multimedia-dokumentuak hipertestu bidez estekatzeko Internet-eko sistema. Dokumentu desberdinek konpartitzen duten informazioa oso erraz atzitzeko bidea eratzen du, kokaleku fisikoa edozein dela ere.
X
- Ez dago ezer
Y
- Ez dago ezer
Z
- Zerbitzaria
- Sare batean, beste estazioei erraztasunak ematen dizkien datu-estazio ostalaria.
- Ziberespazioa
- Lehen aldiz William Gibson-en "Neuromancer" nobelan erabilia zerebro-ordenadoreek zuzenean eratutako sarea izendatzeko; gaur egun, ordenadore bidezko komunikazioen eremu kolektiboak adierazteko erabiltzen da.
- ZIP
- Fitxategi bat "pzkip" erabiliz konprimitzen denean (hau da, kopia txikiagoa baina informazio berekoa egitean) sortutako fitxategiari "zip" fitxategi deitzen zaio. Normalean, ".zip" luzapena izaten dute.
© 1996 Microsoft Corporation